IKA Gasteiz euskaltegia

Agenda

MINTZA IBILALDIAK Martxoak 31

2019/03/26

Martxoaren 31an, goizeko 10:00etatik 12:00etara, Gasteizko Mintzalagunak ekingo dio urteko hirugarren ibilaldiari. El Prado parkeko kafetegian izango da abiapuntua, eta bertatik Olarizura joango da.

Koldo Biguri mintzalaguntzailea da Mintza ibilaldien koordinatzailea, eta berarekin harremanetan jarri behar duzue ibilaldira joateko, eta izena emateko.

IZEN EMATEA:

Idatzi email bat kbiguri@yahoo.es helbidera, zure izen-abizenak eta telefono zenbakia zehaztuz.

Parte hartzea doakoa da.

Animatu zaitez mintzalagunekin ibiltzera!!


« atzera

IKA euskaltegia · Adriano VI, 18 · 01008 Gasteiz · Tel.: 945 154 341