IKA Gasteiz euskaltegia

Agenda

Laburbira 2020 Euskarazko film laburren XVII. zirkuitua, azaroaren 18an Gasteizen

2020/11/17

Laburbira, hamarkadatik gora ibiltari, euskarazko zinemagintzako pieza freskoak erakutsiz, herriz herri. Eta halaxe jarraitzen du Laburbirak, mugimenduan, gure lurrotan zein Euskal Herritik kanpo, euskarazko zinegintzan sortzen ari denaren dosi txikiak zabalduz. Zinezaleak garenontzat galdu ezinezko hitzordua!

Euskaltzaleen Topaguneak helburu nagusi birekin antolatzen du Laburbira zirkuitu ibiltaria:  euskarazko sortzaileen lana ezagutaraztea, euskaraz ekoizten jarraitu dezaten aukera zabalduz. Ikusleei geurean sortutako perla hauez gozaraztea da Laburbiraren beste helburua.

9 film labur 33 herritan 

Laburbiraren XVII. edizioa 9 filmekin dator, elkarren oso ezberdinak. Guztira ordubete baino gehiagoko proiekzio bat osatzen dute.

33 herri bisitatuko ditu Laburbirak. Euskal Herria iparraldetik eta hegoaldera zeharkatuko du eta mugetatik haratago ere joango da, Valladolid, Valentzia, Londres eta Paris bisitatuz. 

Gasteizen azaroaren 18an egingo duen geldialdian, GEU elkartea, Gasteizko Euskaltegiak(IKA barne) eta Oihaneder Euskararen Etxea izango ditu emanaldiaren arduradun eta antolatzaile.

INFO +: https://irudienea.topagunea.eus/egitasmoak/laburbira/

 


 


« atzera

IKA euskaltegia · Adriano VI, 18 · 01008 Gasteiz · Tel.: 945 154 341