IKA Gasteiz euskaltegia

Agenda

GEU Elkarteak MINTZODROMOA antolatu du, abenduaren 2an

2020/11/20

Mintzodromoaren helburuak euskal hiztun gehiago ezagutzea eta modu dinamiko eta dibertigarri batean euskara praktikatzea dira.

10 mahai egongo dira eta mahai bakoitzean gai baten inguruan hitz egiteko aukera egongo da. Horretarako, irudi desberdinen laguntza izango dugu.

Gainera, solasaldiak dibertigarriagoak izateko erronka bat proposatuko dizuegu, sariak eta zozketak egongo dira.

Sei laguneko taldetxoetan, mahai baten inguruan jarri eta gai desberdinen inguruan euskaraz lagun giroan hitz egitera animatuko?

NOIZ? Abenduaren 2an, asteazkena. 18.30-19.30

NON? Oihaneder Euskararen Etxean

EMAN IZENA HEMEN


« atzera

IKA euskaltegia · Adriano VI, 18 · 01008 Gasteiz · Tel.: 945 154 341