IKA Gasteiz euskaltegia

Agenda

EUSKARAREN AGENDA, ETXETIK BERTATIK

2020/03/28

ALEAk atal berezia sortu du, etxean ere euskaraz bizitzen eta gozatzen jarraitzeko.

Azken egunotan bizi dugun egoera dela eta, Euskararen Agendako hitzordu gehienak bertan behera geratu dira. Baina etxean geratu behar izateak ez du esan nahi euskaraz bizitzeari ere utzi behar diogunik.

Horregatik, ALEAn atal berezia sortu dute, eta etxean euskaraz egiten jarraitzeko hamaika ideia bildu dituzte: musika, literatura, ipuinak, denbora-pasak, ariketa fisikoak... Adin guztientzako eta mota askotako edukia, gure hizkuntza etxeko lau hormetan ere bueltaka ibiltzeko. Gozatu egunotan Euskararen Agenda, baita etxean ere!

Euskararen Agenda, etxetik ere


« atzera

IKA euskaltegia · Adriano VI, 18 · 01008 Gasteiz · Tel.: 945 154 341