IKA Gasteiz euskaltegia

Agenda

Euskalkien sailkapen berria

2021/01/25

Euskal Herriko Unibertsitateak argitaratutako liburu hau aurkeztera etorriko dira, urtarrilaren 26an 19:00etan, Gotzon Aurrekoetxea eta Jose Luis Ormaetxea “Txipi” irakaslea. Aurkeztuko duten lana ez da euskalkien inguruko sailkapen bat gehiago. Izan ere, liburu honek errotik aldatzen du euskalkiak eta hizkerak sailkatzeko metodologia.

Metodologia eta prozedura berriak azken bost urteotan garatutako ikerketen bidez landu dira, eta lortu diren emaitzen dibulgazio-lana da aurketzuko duten argitalpen hau.

Hizkuntzalarientzat ez eze euskalkiak maite eta tokian tokiko hizkeren zale den irakurle ororentzat egina da liburua.

Jarraitu irakurtzen


« atzera

IKA euskaltegia · Adriano VI, 18 · 01008 Gasteiz · Tel.: 945 154 341