Dakigunez, aurten hasiak gara IKA euskaltegiaren 31. urteturrena ospatzen eta, ospakizunekin batera, hainbat eta hainbat jarduera eta kultur ekintzak ere antolatzen.
Bada, hurrengo ekitaldietako bat Joseba Tapiaren konztertua izango da, datorren abenduaren 20an, 22:00etan, Jimmy Jazz aretoan.
Dagoeneko aldez aurretik sarrerak erosi ahal dira Jimmy Jazzen bertan, VSD arropa dendan, edota internet bidez.
Gogoratu, abenduaren 20an hitzordua duzu!!!
Beste behin ere, Gasteziko IKAk ikasleen arteko "Mintzodromoa" antolatu du; oraingoan ekainaren 6an Europa biltzar jauregian egingo da.
Nork hartu dezake parte? B1.1eko eta goragoko ikasleek.
Zenbat txanda? Bi txanda. Goizean 08:30ean eta arratsaldean 16:00etan.
Zenbat denborakoak? Ordubete ingurukoak.
Txanda bakoitzean 35-40 mahai jarriko ditugu, eta mahai bakoitzean bost lagun eseriko dira. Mahaikideei orri bana emango diegu jorratu behar dituzten hiru gaiekin. Gai bakoitzarekin 15-20 minutuz hizketan jardun eta gero, mahia mugimendua egingo dugu beste gaien inguruan beste solaskide batzuk izan ditzaten. Mahai bakoitzean moderatzailea izango da, eta honek elkarrizketa sustatuko du.
Urtero bezala, udaberriarekin batera hasten dira Gasteizko IKAk antolatzen dituen txangoak. Aurtengoak maiatzaren 29n eta 30ean izango dira, eta gure ikasleek honako tokietara joateko parada izango dute: Artziniegara eta Agurainera, hurrenez hurren.
Udaberri honetan euskara eta garagardoa uztartuko dira! Otsoak artisau garagardo banatzaileen eskutik, bost garagardo mota ezberdin dastatzeko aukera izango dugu Geu Elkartearen eskutik. Pikoteoa ez da faltako!
> IZENA EMATEKO bidali mezu bat zgil@geuelkartea.eus helbidera edo bidali whatsappa 640574996 zenbakira honako datuok zehaztuz:
Konfirmazio mezua jasoko duzu beharrezko informazioa eta ordainketa egiteko kontu korronte zenbakiarekin.
https://gasteiz.ikaeuskaltegiak.eus/fitxategiak/ckfinder/files/Euskararen_Agenda_ap_1225_2019.pdf Irakurri +
Martxoaren 31an, goizeko 10:00etatik 12:00etara, Gasteizko Mintzalagunak ekingo dio urteko hirugarren ibilaldiari. El Prado parkeko kafetegian izango da abiapuntua, eta bertatik Olarizura joango da.
Koldo Biguri mintzalaguntzailea da Mintza ibilaldien koordinatzailea, eta berarekin harremanetan jarri behar duzue ibilaldira joateko, eta izena emateko.
IZEN EMATEA:
Idatzi email bat kbiguri@yahoo.es helbidera, zure izen-abizenak eta telefono zenbakia zehaztuz.
Parte hartzea doakoa da.
Animatu zaitez mintzalagunekin ibiltzera!!
Aurten Arabako ardoa ezagutu eta dastatu nahi dute Gasteizko Mintzalagunek. Horregatik, aurtengo Mintza Topa! irteera Eskuernagara egingo dute, bertan dagoen Cándido Besa upategira. Gainera, Arabar Errioxako inguru eder hau ezagutzeko zehazteke dauden bi proposamen luzatuko dituzte.
Prezioa > Upategi menua, bisitak eta autobusa: 40€
Izen ematea > bidali mezu bat magirre@geuelkartea.eus helbidera honako datuok zehaztuz:
Konfirmazio mezua jasoko duzu ordainketa egiteko kontu korronte zenbakiarekin. Irakurri +
Euskaltzaindiak Mendeurrenaren baitan antolatzen duen laugarren jardunaldi akademikoa otsailaren 14an izango da, Gasteizko Artium Museoan. Bertan, ahozko komunikazioaren ertzak landuko dira.
Hiru hitzaldik osatzen dute jardunaldiaren bizkarrezurra:
Ostean, zinema eta euskararen ahoskerari buruzko elkarrizketa egingo dio Euskaltzaindiko Ahoskera batzordeko kide Oroitz Jauregik Gorka Lazkano Errementarifilmeko euskara arduradunari.
Euskalkiak eta batua
Lourdes Oñederra Euskaltzaindiko Ahoskera batzordeko buruak zehatz aletu ditu jardunaldi berriaren helburuak: “Helburu behinena komunikazioa da: arauaren arduradunen, irakasleen, ikasleen, kazetarien... azken batean, hizkuntzaren erabilera osasuntsua nahi eta behar dugunon arteko komunikazio ahalik eta onena”. “Hizkuntzari buruzko lan preskriptibo eta didaktikoetan ahozkoak eta, ahozkoaren barruan, ahoskerak leku berezia behar dute, baina ez bigarren mailakoa. Ahoskera ezin da gramatika bezala ikasi. Inportantea da denok gauzak ondo ulertzea eta, horretarako, elkarrekin hitz egitea bezalakorik ez dago. Euskaltzaindiak 1998an kaleratutako EBAZ araua (Euskara Batuaren ahoskera zaindua) argituz nahi genuke indartu. Eztabaidaren gunea bi ardatz gurutzatzen diren lekuan egongo da: euskararen estilo-mailak, batetik; euskalkiak eta batua, bestetik”, gehitu du Oñederrak.
Euskaltzainak argitu du jardunaldian saiatuko direla “arazoei alderdi teorikotik eta praktikotik eusten”, eta aurreratu du begiratu “lasterra” euskaraz gainerako hizkuntzekin gertatzen denari, “gure arazoa hizkuntzalaritzaren testuinguru orokorrean kokatzeko xedez”.
Jardunaldia zuzenean eskainiko da, streaming bidez, Euskaltzaindiaren Youtubeko atarian.
Oihaneder Euskararen Etxeak Soziolinguistika hiztegi txikia izeneko ikastaro berria eskainiko du; euskara ardatz UEUrekin elkarlanean antolatutako hirugarrena honezkero.
Oraingoan Soziolinguistika Klusterraren Hausnartu deialdian saritutako hainbat soziolinguistika lan aurkeztuko dira, Arabako ukituarekin.
Urtarriletik maiatzera bitartean, hilean behin, bost gai landuko dira: kultura, komunikazioa, hezkuntza, hizkuntza eta kulturartekotasuna.
Saioak hileko azken astearteetan (lehena hilak 29) izango dira 19:00etatik 20:30era bitartean.
Lehen saio hau irekia eta doakoa izango da baina ikastaro osoan parte hartzeko izena eman behar da. Izen ematea zabalik dago jada.
Ikastaroari hasiera emateko Manex Agirre etaJosu Amezaga izango ditugu, kulturaren bueltako honako lan hauek aurkezten:
Ikastaro berri hau antolatzeko Soziolinguistika Klusterrak egiten dituen Hausnartu sariengan jarri da arreta. Deialdian saritutako lanek maila tekniko eta metodologiko gorenean lantzen dituzte gaiak. Euskal gizartearen interesekoak direla iritzita, ikerketa eta ezagutza soziolinguistikoa gizartearen esku modu dibulgatibo eta erakargarrian jartzea da asmoa, gaiak tokiko euskaldunari gerturatuz. Saritutako lanak Gasteiz eta Arabara hurbiltzeko eta tokiko ikuspegia emateko, Hausnartu sarituarekin batera bertako hizlari batek hartuko du parte.
Soziolinguistika hiztegi txikiak bost arlo jorratuko ditu: kultura, komunikazioa, hezkuntza, hizkuntza eta kulturartekotasuna, beti ere euskara ardatz. Bost saio eta hamar hizlari izango dira eta horietako bakoitzak ekarpen interesgarri bat egin dio euskarak arlo horietan dituen erronkei eta arazoei. Ikastaroaren helburu nagusia kezka horiek gizarteratzea eta denon artean hausnarketa kolektibo bat egitea da.