IKA Gasteiz euskaltegia

Agenda

11 baino + Has Gasteizen euskaraz bizitzen

2019/01/07
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Asteazken honetan, hilak 9, 19:30ean  Euskaraldia aitzakia hartuta Gasteizko euskaltzaleen gogo eta asmoak jasotzen dituen dokumental bat proiektatuko da,Mikel Ezkerro ikus-entzunezkoen arloko sortzaileak ekoiztua. Estreinaldia Oihaneder Euskararen Etxean izango da.
 

Euskaraz bizitzeko hautua egin dute Gasteiztarrek. Euskaraldiaren 11 egunak aitzakia hartuta, 365 eguneko konpromezua hartzeko prest daude. Ez da bide erraza, Gasteizko gizartearen arlo askotan bermatu behar da euskara, baina ilusio eta emozioek dena lor dezakete. Baita euskara hutsean bizi ahal izateko Gasteiz bat ere.

 

MINTZA IBILALDIAK · Urtarrilak 27

2019/01/06

logoIkasturte honetan Gasteizko Mintzalagunak proposamen berri bat dakarkigu: Mintza ibilaldiak!

Hilean behin, eta igandeetan, 2 ordutako ibilaldiak egingo dituzte Gasteiz inguruetan.

Urtarrilaren 27an, goizeko 10:00etatik 12:00etara, ekingo diote urteko lehen ibilaldiari. Prado kafetegian izango da gure abia puntua, eta bertatik Armentia baso ingurura joango da.

Koldo Biguri mintzalaguntzailea da Mintza ibilaldien koordinatzailea, eta berarekin harremanetan jarri behar duzue ibilaldira joateko, eta izena emateko.

 

IZEN EMATEA:

Idatzi email bat kbiguri@yahoo.es helbidera, zure izen-abizenak eta telefono zenbakia zehaztuz.

Parte hartzea doakoa da.

  Irakurri +

Idazleekin solasean: 'Atzerritar izateari buruzko hausnarketa' Xabier Etxeberriaren eskutik, Judimendiko gizarte etxean

2018/12/11
Noiz
Eguna: 2018/12/12, hasiera ordua: 19:00, amaiera ordua: 20:15
Deskribapena

Xabierrek bakarka idatzitako bere lehen eleberriarekin, Egun denak ez dira berdin (Elkar 2001), Igartza saria irabazi zuen. Hortik aurrera helduentzako nahiz haur eta gazteentzako hainbat liburu idatzi ditu, gehienak anaia Martin Etxeberriarekin batera. Berriro itzuliko balitz Danimarkan kokaturiko nobela beltza idatzi du Xabier Etxeberriak, atzerritar izateari buruz hausnartzen duena. Bi hari narratibo uztartzen ditu: alabarekin harremana galdu eta haren bila dabilen ama baten istorioa batetik, eta alargundu berritan alabatxoa zaindu behar duen euskal musikari batena bestetik.

Argitaratu berri duen nobelari buruz eta idazketa prozesuari buruz hitz egingo digu Xabierrek solasaldi honetan.

Xabier Etxeberria

  • Hizkuntza: euskaraz.
  • Adina: +16 urte.
  • Lekua: Judimendiko gizarte etxeko helduentzako liburutegian.
  • Sarrera: librea

Abenduaren 8an mintzalagunen irteera Durangoko Azokara!

2018/11/26

Mintzalaguna egitasmoak Mintzalagunek elkarrekin Durangoko Azokaz gozatzeko egun osoko plana antolatu du. Besteak beste, eguerdi partean Mintzapoteoa egingo dute  “Abiyuan” txarangarekin eta Azokako gune ezberdinak bisitatuko dituzte.

Durangoko Azoka da euskal kulturaren urteko hitzordu garrantzitsuenetako bat; berton elkartzen dira euskaraz sortzen duten idazle, musikari, artista gehienak. Bost egunetan zehar programazio aberatsa izaten da ikuskizun, kontzertu, zine, hitzaldi eta abarrez gozatzeko.  Aukera bikaina da Mintzalagunok irteera bat egiteko, ezta?

 

abenduak 8Izen ematea azaroak 28ra arte

Azokara taldean joan eta Durangoko Azokan elkarrekin jauzi egiteko. Horretarako prestatu dute plan borobil bat, abenduaren 8an elkarrekin gozatzeko!  Kotxea hartu beharrik ere ez duzue izango, autobusak antolatu dituzte Durangora joateko; 10 euroan.

Azaroaren 28ra arte eman daiteke izena,hemen.

 

Abenduak 8ko plana

12:00ak aldera Durangora iritsiera

12:00-12:30 IRUDIENEARA BISITA ( denbora ematen badu)

12:30-14:30 MINTZAPOTEOA ABIYUAN TXARANGAREKIN

14:30 BAZKARIA

17:00 AZOKARA BISITA/ IRUDIENEARA BISITA ( programazion hainbat aukera daude)

AHOTSENEA  solasaldiak:

  • 17:00-17:30 Dani Fano komikigilea
  • 18:00-18:25 Gazteizko Gaztetxea

AHOTSENEA ZUZENEKOAK:

  • 17:00-17:20 Bidelapurrak  folk rock
  • 17:40- 18:10 Hara! Ondarroako rock taldea

19:00 itzulera Irakurri +

Nola biziko dugu Euskaraldia? Bihar, hilak 21, Oihaneder euskararen etxean

2018/11/20

Azaroaren 23an, Euskaraldia hasiko da, ohitura linguistikoak aldatzeko esperimentu soziala. Aurretik izan dira antzerako esperientziak, eta hauek ezagutuz Oihaneder euskararen etxeak saio bat antolatu du Euskaraldiarako hobeto prestatzeko, azaroaren 21ean 19:00etan.

Hiru ikus-entzunezko labur emango dira, eta bertako protagonistekin hitz egiteko aukera izango da.

Alde batetik, Lutxo Egia izango da, berak hilabete batez ez zuen gaztelaniarik egin, Bilbon. Bere performance-linguistikoaz hitz egingo du. Esperientzia pertsonal baten kontakizuna izango da.

Bestetik, Izarne Zelaia etorriko da, Egian euskaraz bizi nahi dugulako ekimeneko kidea. Donostiako Egia auzoan, eragile eta norbanakoek, astebetez euskaraz bizitzeko konpromisoa hartu zuten, zazpi txandatan.

Hirugarrenik, Ainhoa Arbaiza hurbilduko da, Agurainen 75 ordu euskaraz ekimeneko antolatzaileetako bat. Arabako Lautadako  herri horretan esperientzia kolektiboa jarri zuten martxan 2016ko udazkenean.  75 orduz, 4 gunez, eguneroko esparru guztietara eraman zuten euskara.

Ikus-entzunezkoak ikusi eta hiru esperientzia hauetako protagonistekin hitz egiteko aukera izango da saio honetan. Horrela, hurrengo egunetan dugun erronkari hobeto helduko diogu. Irakurri +

"Tabernaria. Instrukzioak botatzeko ondo bat kaņa"

2018/11/07

Ostegun honetan, hilak 8, Farelina tabernan, 19:30ean antzezpen berezi batez gozatzeko parada izango dugu: Tabernaria Mikel Martinez protagonista duen taberna bakarrizketa da. Tabernariak bere ohiko bezeroak konbokatu ditu, kaña bat ondo botatzen erakusteko. Aitzaki bat da, bere kezkak, arrengurak, ilusioak eta desio frustratuak azaleratzeko. 

Formari dagokionez, egitura berezia proposatzen du, istorioa atzetk aurrera kontatzen delako. Hau ez da kapritxo estetiko bat, narrazioaren muinarekin lotuta baitago: denbora eta ekonomia eredu berrien gatazka.

  • Egilea eta zuzendaria: Patxo Telleria
  • Antzezlea: Mikel Martinez
  • Iraupena: 30 min

Mintzalagunak. Sare bat inguruan, bidelagunak alboan Dokumentala & Mahai-ingurua

2018/10/18

Mintzalagunak protagonista dituen erreportaje bereziak irekiko du  Begi-Belarri zikloaren ikasturtea, Goienatelebistak iaz egindako ikus-entzunezkoa, datorren urriaren 31n 19:00etan Oihaneder Euskararen etxean(Ortuño aretoan).

Ordu erdi inguruko erreportajea da eta Debagoieneko bederatzi lagunen esperientzia pertsonalak jasotzen ditu. Horiei gehitzen zaie Topaguneko mintzapraktikako eragilea den Arrate Illaro.  Mintzalagunek egunerokoan zer egiten duten eta horrek euskal hiztun moduan zer suposatzen dien jasotzen du erreportajeak.

Egun Euskal Herrian 6.000 lagun inguruk dihardute 1.200 mintzalagun taldetan banatuta.

Emanaldiak Gasteizko  Mintzalagunaren inguruan dabiltzan parte-hartzaile ezberdinak ezagutzeko, eta beraiekin hausnartzeko aukera emango du. Izan ere, proiekzioaren ostean mahai-ingurua egingo da eta bertan honako lagunek hartuko dute parte:

  • Maite Agirre: Euskal Herriko Mintzalagun egitasmoaren koordinatzailea
  • Naroa Cuesta Niso: Gasteizko Mintzalagun egitasmoan teknikaria
  • Txema Pascual: Gasteizko mintzalaguna
  • Karmele Oria: Gasteizko mintzalaguntzailea

MINTZALAGUNA: Ikasturte hasierako Mintzapotea!!

2018/10/02

Urriko lehen asteko pintxopotea aprobetxatuz, Gasteizen, eta Euskal Herri guztian ere, Mintzapotea egingo da, elkarri opor osteko berriak kontatu eta datozen asteetarako motorrak berotzen hasteko. Halaxe emango zaio hasiera ikasturte berriko kanpainari, konpainia onean kalera irten eta giro ezin hobean euskaraz mintzatzen!

Aurten mintza taldeetan hasi nahi dutenentzat ere hitzordu aproposa da, etxetik jauzi egin eta Mintzapotean herriko mintzalagunekin elkartzeko.

Noiz? Urriaren 4ean, ostegunean, 19:30ean

Non? Errementari kalean dagoen Bodegon Gorbeia tabernatik. Virgen Blanca tabernan egingo da bigarren geldiunea eta La Unión tabernan azkena.

Mintzalagunen sarea ezagutzeko aukera polita dugu, bada. Animatu!

 

Irakurri +

IKA euskaltegia · Adriano VI, 18 · 01008 Gasteiz · Tel.: 945 154 341