GLOTODIDAKTIKA, Euskara Irakasle Izateko Ikastaroa
03/06/2021
Irailean, Gasteizko IKA euskaltegiak Glotodidaktika ikastaroa eskainiko du. Astebetez gure jardunaren oinarri teorikoa landuko dugu, eta beste astebetez euskaltegiko taldeetan praktikak egiteko aukera izango dute parte-hartzaileek.
Alderdi teorikoan, besteak beste, HABEren HEOCa eta IKAren ECPa, irakaskuntzaren oinarriak, metodologia, talde-dinamika, ikasleen autonomia eta IKT eta informatika baliabideak landuko dira; praktikoan, berriz, gure irakasleen laguntzaz iraileko taldeetan arituko dira, hasieran saioak behatuko dituzte, gero jardueraren bat gidatu eskolan eta amaieran saio bat emango dute.
Ikastaroan parte hartzeko ezinbesteko baldintza izango da C1 edo C2 agiria eta lizentziatura, hiru urteko diplomatura edo gradua.
Amaieran 50 orduko ikastaroan esku-hartu delako agiria emango da. Agiria jasoko bada, asistentziak % 80koa izan behar du, gutxienez.
Noiz: irailaren 6tik 17ra Matrikula epea: zabalik ekainaren 14tik irailaren 2ra arte Prezioa: 350 € Kopuru mugatua Informazioa eta matrikula egiteko: Amaritu euskaltegia. Paraguay, 10 (01012) 945244905 – didaktika@ikaeuskaltegiak.eus |