Euskaltegi IKA Gasteiz

Noticias

"ARABAN DA, BAI, BAINA..." XX. kultur txapelketa

18/10/2019

Hemen dugu berriro "ARABAN BAI, BAINA..." lehiaketa!!

Aurten hogeita hamaikagarren urteurrena ospatuko dugu IKAn; hori dela eta,era berezi batean antolatu dugu oraingoan. Batetik IKAz aparte Gasteizko gainerako euskaltegiek ere parte hartuko dute euren lehiaketa propioak eginez, eta bestetik ALEA aldizkariak ere zabaldu du partehartze librea bere web gunean. Hortaz, aurten lehiaketa hiri osoan zehar zabalduko da!

Betiko moduan, Arabako txokoak izango dituzue ikergai, hainbat argazkiren bidez.
Ez dugu kanporaketarik egingo. Talde guztiak hasi eta bukatu arte jardungo dira. Puntuak jasoko dituzte erantzun egokien truke, eta punturik gehien bildu dituzten taldeak izango dira finalean.
Galderen erantzunak, lehenengo, webgunean eta sare sozialetan (Facebook IKA Gasteiz eta Twitter@IKA_Gasteiz ) zabalduko ditugu, eta hurrengo egunean, euskaltegietan jarriko ditugu.
Honako hau izango da egutegia:

Girotzea: urriaren 21tik 28ra arte. Erantzunak 29an.

1. galdera sorta: azaroaren 4tik 11ra. Erantzunak 12an.
2. galdera sorta: azaroaren 18tik 25era. Erantzunak 26an.
3. galdera sorta: abenduaren 2tik 9ra. Erantzunak 10ean.
Finala: abenduaren 19an egingo dugu, eta bertan Gasteizko euskaltegi bakoitzeko(AEK, HEGOALDE, UDABERRIA...) nahiz ALEAko talde finalistek parte hartuko dute. Zehaztuko ditugu aurrerago tokia eta ordua.

ANIMATU ETA PARTE HARTU!!!

 


Comenta esta noticia 

Rellene los siguientes campos. Los campos con "*" son obligatorios.

Acepto lo determinado en el aviso legal.

« atrás

IKA euskaltegia · Adriano VI, 18 · 01008 Gasteiz · Tel.: 945 154 341