Euskaltegi IKA Gasteiz

Noticias

ANTES DE LAS NAVIDADES LOREAK FILMA

10/12/2014

 

GABONAK AURRETIK LOREAK FILMA IKUSGAI!!

 

Aurten ere ZINEA EUSKARAZ  dugu zuentzat,  Gabonetako oporrak hartu aurretik gozatu bat hartzeko. Oso harrera ona izan duen filma izango duzue ikusgai: LOREAK filma!!!!

Filma abenduaren 18an Florida zinemetan izango da bi ordutegitan: goizeko ikasleentzat 08:15ean eta arratsaldekoentzat 15:30ean.

Sarrerak, betiko legez, bulegoetan dituzue salgai 5 euroan, eta erosteko azken eguna abenduaren 15a. Gainera, zinean bertan gonpidapen bat jasoko duzue musu truk, sarrera ematen duzuenean. Animatu, beraz!!!

Filmaren informazio gehiago jakin nahiz izanez gero, sartu filmaren beraren web orrian: www.loreakfilm.com

 

OHARRA: goizeko emanaldian,  1. etik 4. urratsera bitarteko ikasleok filma azpititulatuta ikusteko aukera izango duzue. Izan ere, bi areto izango dira goizez; bata, azpititulatua; eta bestea, jatorrizko bertsioan, 5. urratsetik gorako ikasleontzat.

 

FILMAREN NONDIK NORAKOAK ETA SINOPSIA

'LOREAK'
Zuzendariak: Jon Garaño eta Jose Maria Goenaga.
Aktoreak: Nagore Aranburu, Itziar Ituño, Itziar Aizpuru, Josean Bengoetxea, Egoitz Lasa, Ane Gabarain.
Herrialdea: Euskal Herria.
Urtea: 2014.
Iraupena: 99 minutu.
Generoa: Drama.

 

SINOPSIA

Aneren bizimodua goitik behera aldatuko da, astero-astero, etxean lore-sorta bat jasotzen hasten denean. Beti ordu berean. Beti modu anonimoan.

Lore misteriotsu batzuek aldatu egingo dituzte Lourdesen eta Tereren bizimoduak ere. Ezezagun batek lore-sorta bat utziko du astero, eurentzat hain garrantzitsua izandako norbaiten oroimenez.

Hiru emakumeren istorioa da hau; lore-sorta xume batzuek goitik behera aldatuko dituzten hiru bizimodu. Lore horiek ahaztutzat zituzten sentimenduak azaleratuko dituzte… Baina, azken batean, loreak baino ez dira.


Comenta esta noticia 

Rellene los siguientes campos. Los campos con "*" son obligatorios.

Acepto lo determinado en el aviso legal.

« atrás

IKA euskaltegia · Adriano VI, 18 · 01008 Gasteiz · Tel.: 945 154 341