Euskaltegi IKA Gasteiz

Noticias

Manex Agirre Arabako Bertsolari Txapelketako txapeldun

Gasteizko Printzipal Antzokian giro beroan eta 600 entzuleen artean jokatu zen larunbatean 2015eko Arabako Bertsolari Txapelketako finala.

 

Marta Ugarte aurkezle eta Aintzane Irazusta gai-emaileren eskutik sei bertsolariek ariketa puntuagarriak bukatuta, Manex Agirre eta Iñaki Viñaspre pasatu dira buruz-burukora.  Azkenean, Manex Agirre nagusitu da eta txapelduna izan da.

 

Finaleko epaimahai bost epaileekin osatuta: Aitor Jimenez, Ekaitz Elorriaga, Mikel Fernandez de Arroiabe, Patxi Aizpurua eta Iker Elexpuru, horrela lotu da sailkapena: Manex Agirre  583, Iñaki Viñaspre 554,5, Oihane Perea 380,5, Zigor Enbeita 375, Ruben Sanchez  370 eta Xabi Igoa 368,5 puntu.

 

Manex Agirrek jantzi du txapela, Karmele Madinabeitia Barrioren eskutik, Arabako eta Gasteizko bertsolaritzaren sustatzaile aitzindaria. Aurten, sari banatzaileak Gasteiz eta Araba mailan euskalduntze prozesuan jarduten duten euskaltegiak eta Gasteizko Mintzalagun taldea izan dira. Arabako Bertsozale Elkarteak bistarazi nahi izan du euskaltegiek eta mintzalagun egitasmoek egiten duten lana Arabako euskalduntze eta normalizazio prozesuan.

IKAPP-ak

IKAPP-ak:

Gasteizko IKA euskaltegiak eta IAMETZA interaktiboa enpresak duten elkarren arteko harremanari esker, argitaratu berri dugu Android sisteman oinarritutako smartphonetarako erabilgarriak diren 3 app: IKAPP Askodakit, IKAPP Zaharrak Berri eta IKAPP Araban. Aipatutako hiru app hauetan gure hizkuntzaren ezagutza, esaera zahar eta esamoldeak eta Araba ezagutzeko jolasak ditugu, modu erakargarri batean ikasi eta gure ezagutza maila frogatu ahal izateko.

Deskripzioa:

Denboraren aurka erantzunez galdera sorta ahalik eta azkarren erantzun behar dira puntuazioa hobetzeko. Baina kontuz, huts eginez gero puntuak galduko dituzu eta!

Aurrerago izena emateko aukera izango dugu, baita zure lagunekin puntuazioa partekatu eta IKA euskaltegietatik antolatuko ditugun lehiaketetan parte hartzeko aukera ere.

IKAPP Askodakit

IKA euskaltegiek gure hizkuntzaren ezagutza frogatu nahi dute!

IKAPP Zaharrak Berri

IKA euskaltegiek gure esaera eta esamoldeak ezagutzeko jolas hau ekartzen dizute.

IKAPP Araban

IKA euskaltegiek Araba ezagutzeko jolas hau ekartzen dizute. Leer +

Semifinales del campeonato de bertsolaris de Álava

Larunbat honetan —martxoak 7—, Arabako Bertsolari Txapelketako AZKEN finalaurrekoa jokatuko da, 17:30ean, LANGRAIZ OKAko Gizarte Etxean. Bertan erabakiko da finalistak nortzuk diren. (Finala, berriz, martxoaren 21ean izango da, Gasteizko Printzipal Antzokian).

 

Arabako Bertsozale Elkarteak finalaurreko horretarako bi gonbidapen luzatu dizkio IKA euskaltegiari; beraz, interesaturik bazaudete, erantzun mezu honi ostegun eguerdia baino lehen, eta erantzuten duzuenon artean zozketatuko ditugu gonbidapenak.

 

Langraiz Okako saioaren informazioa, hemen:

 

http://www.bertsozale.eus/eu/araba/arabakotxapelketa/saioak/langraiz-oka-martxoak-7 Leer +

Euskaltegien izenean hedabideetan zabaldu dugun iritzi-artikulua

HELDUEN EUSKALDUNTZEA NORMALIZATZEKO IBILBIDE ORRI BATEN BEHARRA

AEK, Aurten bai, Bai&By, Batuz, Deustuko Euskal Irakaslegoa, Hegoalde, Elkarlan, Gotzon Garaitaonaindia, IKA, Labayru, Leizaur eta Maizpide euskaltegiek batetik hedabideetan zabaldu dugun iritzi-artikulua, eta bestetik iritzi artikulu horren harira Bizkaia irratian egindako elkarrizketarako esteka.


Bi urte igaro dira Gobernu aldaketa egin denetik. Aldaketak, euskaltegietan bizi genuen orduko egoera eskasa (ikasle jaitsiera, diru laguntzak izoztuta, ikasleei bideratzen zitzaizkien diru laguntzarik gabe) bideratzeko itxaropena piztu zigun.

Horretaz gain, azken bi urteetan hainbat dokumentu landu eta onartu  dira Eusko Jaurlaritzaren eskutik, horien artean Euskararen Agenda Estrategiakoa moduan ezagutzen duguna. Aipatu dokumentu honetan, Helduen Euskalduntze arloari dagozkion estrategiak agertzen dira, eta horiek guztiek berresten dute Helduen Euskalduntzeari onartzen zaion izaera estrategikoa.

 

(ikus artikulua)

(entzun Bizkaia irratian egindako elkarrizketa) Leer +

ANTES DE LAS NAVIDADES LOREAK FILMA

 

GABONAK AURRETIK LOREAK FILMA IKUSGAI!!

 

Aurten ere ZINEA EUSKARAZ  dugu zuentzat,  Gabonetako oporrak hartu aurretik gozatu bat hartzeko. Oso harrera ona izan duen filma izango duzue ikusgai: LOREAK filma!!!!

Filma abenduaren 18an Florida zinemetan izango da bi ordutegitan: goizeko ikasleentzat 08:15ean eta arratsaldekoentzat 15:30ean.

Sarrerak, betiko legez, bulegoetan dituzue salgai 5 euroan, eta erosteko azken eguna abenduaren 15a. Gainera, zinean bertan gonpidapen bat jasoko duzue musu truk, sarrera ematen duzuenean. Animatu, beraz!!!

Filmaren informazio gehiago jakin nahiz izanez gero, sartu filmaren beraren web orrian: www.loreakfilm.com

 

OHARRA: goizeko emanaldian,  1. etik 4. urratsera bitarteko ikasleok filma azpititulatuta ikusteko aukera izango duzue. Izan ere, bi areto izango dira goizez; bata, azpititulatua; eta bestea, jatorrizko bertsioan, 5. urratsetik gorako ikasleontzat.

 

FILMAREN NONDIK NORAKOAK ETA SINOPSIA

'LOREAK'
Zuzendariak: Jon Garaño eta Jose Maria Goenaga.
Aktoreak: Nagore Aranburu, Itziar Ituño, Itziar Aizpuru, Josean Bengoetxea, Egoitz Lasa, Ane Gabarain.
Herrialdea: Euskal Herria.
Urtea: 2014.
Iraupena: 99 minutu.
Generoa: Drama.

 

SINOPSIA

Aneren bizimodua goitik behera aldatuko da, astero-astero, etxean lore-sorta bat jasotzen hasten denean. Beti ordu berean. Beti modu anonimoan.

Lore misteriotsu batzuek aldatu egingo dituzte Lourdesen eta Tereren bizimoduak ere. Ezezagun batek lore-sorta bat utziko du astero, eurentzat hain garrantzitsua izandako norbaiten oroimenez.

Hiru emakumeren istorioa da hau; lore-sorta xume batzuek goitik behera aldatuko dituzten hiru bizimodu. Lore horiek ahaztutzat zituzten sentimenduak azaleratuko dituzte… Baina, azken batean, loreak baino ez dira. Leer +

Gasteizko 19.KORRIKA, aurkezpena

 

 

Martxoaren 19tik 29ra KORRIKA Urepeletik Bilbora. Beti bezala 19.KORRIKA Gasteiza heldu aurretik hainbat ekintza antolatu du AEK euskaltegiak, eta horien denen berri emateko aurkezpen jaia izango da.

 

Noiz? ABENDUAren 12an, ostiralean, 20.00etan

Non? JIMMY JAZZ aretoan

 

20.00etan aurkezpena

21.00etan kontzertuak Kashbad eta Estricalla

ALEA Arabako astekariaren aurkezpen jaia azaroaren 29an izango da

 

Azaroaren 29an ALEA euskara hutsezko Araba mailako astekari berriaren aurkezpen jaia ospatuko da.

Egun horretan Arabako astekari berria ezagutzeko aukera egongo da, festan aurkeztuko den 0 zenbakia kalean izango baita. Alea aldizkariak, euskara ardatz izanik,  lurraldea informatiboki kohesionatzea du helburu, Arabako kuadrillen kolore anitzak hurbilduko dizkigunak.

 

Aurkezpen jaia Oihaneder Euskararen Etxean izango da. Arratsaldeko 17:00etatik aurrera adin eta gustu guztietako pertsonen gozamenerako ekintzak, haur-ginkana, “Euskararen espektakulue” bakarrizketa Oihan Vegarekin, bertsoak, dantza, Jon Basaguren eta Libe kontzertuan eta zizka-mizkak!

 

ZATOZ zure ALEA jarri eta jasotzera!

 

ALEA gehiago ezagutu nahi baduzu, hona hemen ALEAren aurkezpen bideoak:

 

1. bideoa

 

2. bideoa Leer +

Oihaneder Euskararen Etxeak ateak zabaldu ditu

Atzo goizean Montehermoso jauregian kokatuko den Oihaneder Euskararen Etxeak ateak zabaldu ditu.

 

Euskara eta euskal kultura ardatz izango duen proiektu honen aurkezpena egiteko Javier Maroto Gasteizko alkatea eta Lukas Etxeberria Lazarraga kultur elkarteko kidea izan dira. "Oihaneder Euskararen Etxea errealitatea da, gauzatu da dagoeneko, eta Gasteizko Kafe Antzokiaren alde lanean aritu garenok pozik gaude", adierazi du Etxeberriak.

 

Euskararen Etxe honek kudeaketa partekatua izango du; GKAren aldeko plataformatik sortutako Lazarraga kultur elkartearen eta Gasteizko Udalaren artekoa, hain zuzen ere. Ildo horretan, urtea amaitu arteko programazioa egiten ari direla adierazi du plataformak. Horrez gain, 2015eko ekainera bitartean Montehermoso jauregian programatuta dauden jarduera guztiak (euskarazkoak ez izan arren)  egingo direla argitu dute. Gasteizko alkatea Javier Marotok, bere aldetik, Oihaneder Euskararen etxeak "ezberdinen arteko akordio politikoa" agerian utziko duela azaldu du.

Atzo, hilak 16, inaugurazioa soziala egin zen, arratsaldeko 19.30etik aurrera. Bertan, egitasmoaren aurkezpena egiteaz gain, Kike Amonarrizen 'Arabarren patologia linguistikoak' hitzaldia eta Petti eta Balerdi Balerdiren kontzertua izan ziren, besteak beste.

 

 

  Leer +

Marta Cardenas artista donostiarraren kartelak iragarriko du 49. Durangoko Azoka

Marta Cardenas artista donostiarrak irabazi du 49. Durangoko Azoka iragartzeko kartel lehiaketa. Cardenasek eskuz margotutako lana aurkeztu zuen, baita irabazi ere.

 

Artista donostiarrak adierazi du azokako kartela margotzeko proba asko egin dituela. Kartelaren “argitasuna” azpimarratu du eta, kartelaren hondo horia zergatik aukeratu duen galdetuta, koloreen artean “distiratsuena delako” nabarmendu du.

 

49. Durangoko Azoka abenduaren 5etik 8ra bitartean egingo da eta datozen egunotan emango dute aurtengo egitarauaren berri.

KANTU BAZKARIA

Iruñerriko IKA euskaltegien MILAKA ARGI NAFARROAN kanpainaren barnean antolatu dugun KANTU BAZKARIRA gonbidatu nahi zaitugu/zaituztegu . Bazkaria, urriaren 25ean, Iruñeko Arrano Elkartean izanen da.

Ekitaldi honen helburua Iruñerriko euskaltegientzat diru pixka bat ateratzea da eta kantu bazkariaz giro bikainean gozatzea.

Mesedez, lagun iezaguzu zabaltzen, birbidali mezu hau hurbilean dituzun, senide, lagun, ezagun zein talde, elkarte, jende multzo, eta abarrei...

Eskerrik asko. Leer +

#euskaltegifenomenoa

Kontseilua ha puesto en marcha una nueva campaña de matriculación en los euskaltegis. Están dando a conocer experiencias de alumnos y alumnas de euskaltegis utilizando el hashtag #euskaltegifenomenoa y en la página de Facebook En ese lugar.

 

Podéis participar contando vuestras vivencias en los euskaltegis, utilizando el hashtag #euskaltegifenomenoa en las redes sociales.

A modo de ejemplo la 1ª parte de 5 videos:

1.- Marian Fernandez (1ª parte)

2.- Koldo Abrego (1ª parte)

3.- Txari Eleta (1ª parte)

4.- Fakun Aznarez (1ª parte)

5.- Javi (1ª parte)

  Leer +

Gasteizko IKAren lehen kros mistoa

Kaixo, lagunok!

 

En setiembre del 2014 los euskaltegis de IKA cumplen 25 años. Por ese motivo, el próximo 14 de setiembre a las 11:30 de la mañana IKA de Gasteiz organizará un cross mixto, que tendrá la salida en la plaza del Arca y terminará en el mismo lugar después de recorrer 6 kilómetros. Pero no será un cross al uso: correremos en  parejas formadas por un chico y una chica, y ambos tendrán que llegar juntos a la meta.

 

A todos los/las corredores/as les regalaremos una camiseta técnica, y, además, sortearemos dos matrículas entre todos los/las participantes.

 

Para apuntarse en la carrera: www.herrikrossa.com

 

EUSKARAREN PAUSOA ARINDU!!

 

fotos del cros

  Leer +

Pruebas de acreditación de los niveles de euskera de HABE. 2014

 

Matriculación 26 de marzo al 2 de abril
Listado de admitidos 4 de abril
Pruebas de comprensión oral y escrita en el euskaltegi 6 al 10 de mayo
Resultados de comprensión oral y escrita 15 de mayo
Prueba de expresión escrita 17 de mayo
Resultados de expresión escrita 12 de junio
Prueba de expresión oral Niveles 1 y 2: 19, 20 y 21 de junio
Nivel 3: 27 y 28 de junio
Nivel 4: 28 de junio
Resultados

9 de julio

  Leer +

IKA euskaltegia · Adriano VI, 18 · 01008 Gasteiz · Tel.: 945 154 341