Euskaltegi IKA Gasteiz

Noticias

HABEren azterketak: Entzumen eta Irakurmen probak

C-1

Data: urriaren 14an

Ordua: arratsaldeko 16:00etan

Tokia:   GASTEIZ euskaltegia

         Errege-erregina Katolikoak 15 C

                   01002 – Vitoria-Gasteiz

 OHARRA: Data aldaketa urriaren 6a baino lehen, bulegoetan.

 

C-2

 

Data: Urriaren 10ean

Ordua: Arratsaldeko 18:00etan

Tokia:   GASTEIZ euskaltegia

         Errege-erregina Katolikoak 15 C

                   01002 – Vitoria-Gasteiz

 

Arazorik izanez gero, deitu edota jo euskaltegietara.

Oharra: Aztergaien zerrendak eta orduak euskaltegietan ikusgai daude. Leer +

Hemen da gure X. EUSKARBEL TXAPELKETA!

Hemen da gure X. EUSKARBEL TXAPELKETA!

Aurten, 4 talde txapeldun izango dira:

  • A1 eta A2   (A2-1 / A2-2)
  • B1                (B1-1 / B1-2)
  • B2                (B2-1 / B2-2)
  • C1                (C1-1 / C1-2 / C2)

 

Kanporaketak ere, noski, mailaka antolutako dira eta, ahal izanez gero, izena eman duten taldeen ordutegiaren eta euskaltegiaren arabera.

Talde bakoitzeko jokalari-bikote bakar batek jokatuko du, baina beren ikaskideek lagundu ahal izango diete jokaldiak pentsatzen.

Hiztegia eta irakasleak erabiltzea, jakina, debekatuta.

TALDEEK IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA

maiatzaren 2a.

 

KANPORAKETAK

1. kanporaketak: maiatzaren 12an

FINALAK

Maiatzaren 19an, (OSTEGUNA) Gasteiz euskaltegian, arratsaldeko 19:30ean. Azken partidak hasi baino lehen, askari goxoa izango dugu indarberritzeko.

SARIAK

Maila bakoitzeko talde irabazleak DIPLOMA eder bat izango du eta TXEKE bat nahi duen modu ludiko-gastronomikoan gastatzeko. 

Anima zaitezte, bada, eta eman izena txapelketa honetan. Horretarako ikasleen “txokoan” taula bat jarri dugu.

FOTOS

 

  Leer +

Cambio de euskaltegi para las pruebas del nivel B1

 

 

En la primera convocatoria las pruebas del nivel B1 se realizarán en los euskaltegis. Al formalizar la matrícula se ha realizado la misma en el euskaltegi que le ha otorgado la calificación para poder presentarse. En consecuencia, todas las pruebas de del nivel B1 se realizarán en dicho euskaltegi.

Si alguien tiene la necesidad de realizar las pruebas en otro euskaltegi, puede solicitarlo.  Plazo de petición: 25 y 26 de abril.

http://www.habe.euskadi.eus/noticia/2016/cambio-de-euskaltegi-para-las-pruebas-del-nivel-b1/s23-4728/es/

4. Mintzodromoa zuzenean

El euskaltegi IKA ha celebrado hoy en Vitoria la 4ª edición del Mintzodromo, actividad que consiste en charlar sobre distintos temas en pequeños grupos. El objetivo de esta iniciativa es fomentar el uso del euskera fuera del aula. Esta edición ha contado con más de 300 participantes y se ha celebrado en el depósito de aguas de Oihaneder Euskararen Etxea, en un ambiente agradable y distendido. Leer +

4. Mintzodromoa

Aurten gure 4. Mintzodromoa antolatu dugu, bertan, hainbat mailatako ikasleak elkartu nahi ditugu haien artean euskaraz aritzeko naturaltasunez, ikasgelako hesiak gaindituta (hala bedi!).  Parte hartzaileak urtarrilaren 28an elkartuko gara Oihanederren (Oihaneder Euskararen Etxea).

Parte hartzaileak B1.1eko eta hortik gorako ikasle guztiak izan daitezke. Bi txanda, bi mintzodromo, izango ditugu: lehena goizeko 08:30ean goizeko taldeei begira, eta bigarrena 16:00etan arratsaldeko taldeak gogoan. Txanda bakoitzak ordu eta erdi iraungo du. Jakina, gainontzeko taldeetako ikasleak berdin-berdin daude gonbidatuta, haiei hobekien datorkien ordutegian.

 

Mintzodromoaren funtzionamendua

Txanda bakoitzean 35-40 mahai jarriko ditugu, eta mahai bakoitzean bost lagun eseriko dira. Mahaikideei orri bana emango diegu jorratu behar dituzten hiru gaiekin. Gai bakoitzarekin 15 -20 minutuz hizketan jardun eta gero mahai mugimendua egingo dugu beste gaien inguruan beste solaskide batzuk izan ditzaten. Mahai bakoitzean moderatzailea izango da, eta honek elkarrizketa sustatzea izango du eginkizun. 

 

Leer +

El II. cross mixto de IKA Gasteiz

Kaixo, lagunok!

Muchas gracias! Ayer ganamos todos y todas: las tres primeras parejas, el ganador y la ganadora del sorteo de las dos matrículas para aprender euskera en nuestros euskaltegis, todas y cada una de las las parejas que participaron, y el euskera!

Aquí tenéis la clasificación general

Fotos

 

Leer +

Nuevo Facebook en IKA de Gasteiz

Desde hoy, nos cambiamos del perfil de Facebook ala pagina. Si quieres seguir recibiendo nuestra información siguenos en la pagina IKA Gasteiz, y haz clic en “Me Gusta". Eskerrik asko! Leer +

3. MINTZODROMOA - 2015

Aurten IKAren 25. urteurrenaren ildotik datorkigu Gasteizko IKAk antolatutako 3. Mintzodromoa: maiatzaren 29an dugu zita Oihanederren (Oihaneder Euskararen Etxea - Gasteizko Kafe Antzokia).

Mintzodromoaren bidez hainbat urratsetako ikasleak elkartu nahi ditugu haien artean euskaraz hitz egin ahal izateko naturaltasunez, ikasgelako eta urratseko hesiak gaindituta (hala bedi!).

Parte hartzaileak 5. urratseko eta hortik gorako ikasle guztiak izan daitezke. Bi txanda, bi mintzodromo, aurreikusi ditugu: lehena goizeko 08:30ean goizeko taldeei begira. Bigarrena 16:00etan arratsaldeko taldeak gogoan. Txanda bakoitzak ordu eta erdi iraungo du. Jakina, gainontzeko taldeetako ikasleak berdin-berdin daude gonbidatuta, haiei hobekien datorkien ordutegian.

Mintzodromoaren funtzionamendua

2 txanda izango dira, eta mahai bakoitzean bost lagun. Hiru mintzagairen inguruan arituko gara, eta mintzagai bakoitzarekin 15 -20 minutuz hizketan jardun eta gero mahai mugimendua egingo da beste gaien inguruan beste solaskide batzuk izan ditzaten. Mahaikideek orri bana izango dituzte jorratu behar dituzten hiru gaiekin.

Mahai bakoitzean moderatzailea izango da, eta honek elkarrizketa sustatzea izango du eginkizun. Leer +

IKA de Gasteiz organizará su 2º Cross mixto

Kaixo, lagunok!

En el curso 2014-2015 los euskaltegis de IKA cumplen 25 años. Por ese motivo, el próximo 13 de setiembre IKA de Gasteiz organizará su 2º cross mixto, pero no será un cross al uso: correremos en  parejas formadas por un chico y una chica, y ambos tendrán que llegar juntos a la meta.

 

Para apuntarse en la carrera: www.herrikrossa.com

 

EUSKARAREN PAUSOA ARINDU!!! Leer +

IPUIN KONTALARIA

Gasteizko KulturIKA 2015 –  Gasteizko IKAk urtero antolatzen duen kultur kanpaina horretan kokatzen da ikasleei zuzendutako hainbat ekitaldiren programazioa. Oraingo honetan, Ines Bengoa ipuin kontalariaren eskutik "Goazen gezurrak kontatzera" saioa dugu. Helduei zuzendutako ipuin kontaketa da. Zenbait idazlek idatzitako ipuinek osatzen dute saioa: Mario Benedetti, Quim Monzó, Boris Vian, eta abar.

Kontakizunak gezur itxura duten egiak dira eta ondo sentiarazten gaituzte mundu honetan barreiaturik dauden egi itxura duten gezurren aurrean.

Ipuinek, edota gezurrek, egunerokotasuna ahaztea lortzen dute, eta pertsona guztiok ipuin baten partaide garelako gustatzen zaizkigu. Ipuinen magia gustukoa badugu, zergatik ez esan? Goazen Gezurrak Kontatzera!

 

Eguna: ekainaren 4an

Tokia: Beñat Etxepare antzokia (Iparralde Gizarte etxea)

Ordua: goizeko 10:00etan

Sarrera: 2 € (bulegoan eskuratu)

 

Txangoa Agurain, Gazeo eta Alaizako altxorrak ikusteko asmoz

Altxor batek, altxortzat har dadin, denbora batean ezkutatua egon behar du. San Martin de Tours-eko elizan dagoenak, Gazeon, Gasteiztik hogei bat kilometrora, baldintza hori soberan betetzen du: zazpi mende igaro behar izan ziren, harik eta 1967an tenpluko absideko margo gotiko zoragarriak azaleratu ziren arte, karezko geruza baten azpian zeudenak. Kasualitateak ezustekoari utzi zion lekua: Gazeoko muralak Xlll. mendeko arte plastikoen eredu onenetarikoak ziren eta bikain kontserbatuak zeuden. Horietan, zehaztasunez  eta kolore gotikoen bidez, Trinitate Saindua edo arimen Judizio kezkagarria moduko eszenak hilezkortzen dira.

 

Alaitzako herrian, Jasokundeko Andre Mariaren eliza dago, eta margo ezkutuen istorioa bertan ere errepikatu zen. Kasu honetan, absideko muralek gai laikoak jasotzen dituzte, leku sakratu batean ez oso ohikoak, Gazeoko maisuarena baino estilo primitiboagoa erabiliz: irudi enigmatikoak gerrarako jarrerarekin,  ehizako irudi primitiboak eta Erdi Aroko egunerokotasunaren  beste irudi batzuk. Bi tenpluak bisitatu daitezke eta bere margoak. Leer +

16-18 urte bitarteko ikasleei zuzendutako ikastaroak

Gasteizko IKAk, eskaerari erantzun nahian, ikasleentzako euskara azterketak prestatzeko bi ikastaro antolatu ditu: bata HABEren 2. mailako edo Hizkuntza Eskola Ofizialeko B2 azterketak prestatzekoa; eta bestea HABEren 3. maila, EGA eta Hizkuntza Eskola Ofizialeko C1 lantzekoa.

D eta B ereduetan ikasten ari diren 16-18 urte bitarteko ikasleei zuzenduak izango dira. 45 orduko iraupena izango dute, ekainaren 1etik 19ra, goizeko ordutegian 09:30-12:30. Beste aukera bat ere badugu, EGA eta HABEko bigarren deialdiak prestatzeko: 80 orduko ikastaroa. Honela banatuko ditugu eskolak: 60 ordu ekainean (egunean 4 orduz 1etik-19ra) eta irailean 20 ordu (8 egunetan bi ordu eta erdiz). Prezioak, programa eta ikastaroei buruzko xehetasunak ondorengo orrialdeetan zehaztu dizkizugu:

B eredua

D eredua

 Argibide gehiago behar izanez gero, jarri gurekin harremanetan didaktika@ikaeuskaltegiak.eus  posta elektronikoaren bidez edo 945154793 telefonora deituta. Atsegin handiz erantzungo dizuegu. Leer +

Gasteizko IKAren XV. Kultur Txapelketa

Urtero bezala, kultur txapelketari ekin baino lehen, zenbait konturen berri eman nahi dizuegu.

Iaz bezala, Arabako txokoak izango dituzue ikergai, hainbat argazkiren bidez.

Galdera sortak astelehenetan jasoko dituzue; erantzunak ostiralerako edo hurrengo astelehenerako utzi behar dituzue bulegoetan.

Aurten ez dugu kanporaketarik egingo. Talde guztiok hasi eta bukatu arte jardungo duzue. Puntuak jasoko dituzue erantzun egokien truke, eta punturik gehien bildu dituzten taldeak izango dira finalean.

Argazkiak jarriko ditugun tokian jarriko ditugu taldeen emaitzak

 

Saria 8€ ikasleko

 

Honakoa da egutegia:

Fotos

Antolatzaileok eskumen osoa dugu beharrezko aldaketak egiteko. Leer +

Irakurzaletasuna bultzatzeko 'Irakurri, gozatu eta oparitu' egitasmoa

Irakurzaletasuna bultzatzeko 'Irakurri, gozatu eta oparitu' egitasmoa martxan jarri du Topaguneak Arabako zazpi herritan

Asteartea, 21 Apirila 2015

Apirilaren 23an ospatuko den Liburuaren nazioarteko egunean, Euskaltzaleen Topaguneak Irakurri, Gozatu eta Oparitu egitasmoaren bederatzigarren edizioa jarri du martxan, zenbait euskara elkarte, Udal , liburutegi eta liburu dendarekin batera.

 

Irakurri, Gozatu eta Oparitu ekimena Euskal Herri osoko 42 herritan egongo da martxan, horietako zazpi Araban. Irakurzaletasuna bultzatzea xede duen egitasmo honek herritarrak euskarazko liburuak irakurtzera animatu nahi ditu, irakurtzearen alde atsegin eta gozagarria azpimarratuz eta parte hartzaileei abantailak eskainiz.

 

Araban, Euskaltzaleen Topaguneaz gain, ondokoak izango ditu bidelagun egitasmoak: Agurain, Asparrena, Dulantzi, Legutio, Urkabustaiz, Zigoitia eta Zuiako Udal eta liburutegiak, eta Urkabustaizeko Lan eta Jolas elkartea. Aguraingo Eguzki eta Txirrita, eta Gasteizko Mara-mara, Jakintza, Zuloa eta Elkar liburu dendak ere ezinbesteko kolaboratzaileak izango dira.

 

Bi hilabeteko iraupena izango du kanpainak, ekainaren 30era arte egongo da liburutegietan erosketa-txekeak lortzeko aukera eta uztailaren 11 artekoa horiek liburu dendan erabiltzeko.Irakurri, gozatu eta oparitu ekimenaren bueltan bestelako literatur jarduerak ere antolatuko dira, hala nola solasaldiak idazleekin, liburu azokak, irakurketa musikatuak eta abar.

 

Hiru urrats: irakurri, gozatu, oparitu

Hiru pausu eman behar dira kanpaian honetan parte hartzeko. Lehenik eta behin, irakurri, euskaraz, jakina. Horretarako, herriko liburutegi publikora joan, eta euskarazko edozein liburu maileguan eskatu ahal izango da. Ondoren, gozatu. Liburua irakurri, liburutegira itzuli eta fitxa sinple bat bete beharko da: zein izan den irakurritako liburua, iritzia,... Fitxa hori beteta, liburuzainak erosketa-txekea emango du, hitzartutako liburu dendan erabiltzeko. Aguraindarrek bertako Eguzki eta Txirrita liburu dendetan egin ahalko dute eta gainontzeko herrietako parte hartzaileek Gasteizko Mara-mara, Jakintza, Elkar edo Zuloan. Azkeneko pausua liburua oparitzea izango da. Eta horretarako, liburutegian jasotako txartelarekin, euskarazko beste edozein libururen prezioaren %25 ordaindu ahalko da (  %50  mintzalaguna/berbalaguna kideen kasuan).

Horrez gain, maiatza eta ekaina bukaeran, 30 euroko erosketa-txekea bana zozketatuko da, hile horretako parte hartzaileen artean, parte hartuko duten zazpi herrietako liburutegi bakoitzean.

Korrika 2015 Gasteiz: Ibilbidea eta egitaraua

Korrika 2015 Gasteiz: Ibilbidea eta egitaraua

Astelehena, 23 Martxoa 2015

Martxoaren 28an, larunbatean, Korrika 19 Gasteizera etorriko da. Eguerdiko 12.25etan sartuko da Salburutik eta 16.00ak aldera Forondako atetik abiatuko da Etxabarri-Ibiñara.

Gogoratu, aurten, Hirinet atariak, GEU elkarteak, Arabako ALEA astekariak, Hala Bedi irratiak eta Gaztezulo aldizkariak elkarrekin egingo dugu Korrika, 14.57ean Kutxi kaleko sarreratik Garraxi tabernaraino.

 

 

 

Hau da Korrikak Gasteizen egingo duen IBILBIDEA (kilometroak, orduak eta eramaileak):

 

Arkauti herria 500m lehenago 12:13 Arkauti nekazaritza gunea / Gasteizko Herriak

Arkauti kartela 12:17 Errexala elkartea

Salburua parkeko sarrera 12:25 Osakidetza

Elorriagako eliza 12:27 Txinpartak blusa eta neska taldea

Bruselas/Boulev. Salburua 12:32 Salburuko eta Errekabarriko guraso elkarteak

Erroma etorbidea / Juan Carlos I 12:36 Baskonia eta Alaves

Juan Carlos I / Paris etorbidea 12:39 Arabako Unibertsitate Ospitalea Araba Eskualdea

Juan Carlos I amaierako errotondaren hasiera 12:43 Txapeldun taberna

 Dublin kalea / Estrasburgo ibilbidea 12:44 ElCorteIngles - Algara dantza taldea

Viena kalea 4 12:46 Oihan, Gorbea eta Zuriber guraso elkarteak

Boulev. Salburua/Bruselas (errotondaren hasiera) 12:50 Jare dantza taldea

Boulev. Salburua, 22 12:53 Artepan

Boulev. Salburua/Iliada 12:57 Fraking ez Araba

Iliada / Los Astronomos 13:00 Fournierreko langileak

Florida / Jacinto Benavente 13:04 Angel Ganivet-Santa Lucia

Jacinto Benavente (Uritiasolo parean) 13:05 Farmaziako Fakultateko langile eta ikasleak

Zumakadi Ibilbidea hasiera. Errotonda 13:07 Adurtzako Otxotea

Hegoalde gizarte etxea 13:11 Adurtza ikastola/ Olarizuko gazteak

Zumakadi / Domingo Mtz Aragon 13:14 Electra Vitoria

Salbatierrabide (Ciudad Jardin pasata) 13:19 Arabako buru osasuneko lan batzordea

Salbatierrabide /Lorenzo Fdez de Biana 13:20 Gasteizko irakasle eskola

Lasarteko atea / Carlos Ymbert 13:22 Eusko Legebiltzarra

Castilla. Zubi azpian 13:26 Eusko Legebiltzarreko administrazioko langileak

Castilla ataria/Etxezarra 13:31 Lantzale elkartea

Kexaako gaztelua/Ariznabarra 13:35 Iraultza 1921

Fontetxako gaztelua/Aretxagako gaztelua 13:38 Gasteizko Udaleko langileak

Mediterraneo hiribidea,errotonda 13:42 Armentia ikastola

Mediterraneo/Ali ibaia Xenda 13:43 Emakunde

Zabalgana hiribideko errotonda. Laboral Kutxa 13:45 Laboral Kutxako langileak

Zabalgana hiribideko errotonda, okindegian. 13:49 Zabalganako auzo elkartea

Kalkutako Teresa, errotonda hasiera 13:51 Gure Esku Dago

Mediterraneo hiribidea, EJIE 13:53 Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea

Tomas de Zumarraga Dohatsua,Apaiztegia 13:58 Abendaño guraso elkartea

Txile kalea 33 14:01 Loihandia

Txile / Fdez de Lezeta 14:04 Unamuno BHI

Gasteizko hiribidea 57 14:08 Indarra dantza taldea

Gasteizko hiribidea 21 14:09 Mercedeseko langileak

Gaztelako atea/Ramon y Cajal 14:11 Francisco de Vitoria BHI

Manuel Iradier (The man in the moon) 14:15 EHU

Manuel Iradier 25 14:17 Ekialde ikastetxea

Green Capital plaza 14:18 Sare

Leizaola plaza 14:22 Hamarretako elkartea

Olagibel/Judimendiko parkea 14:25 Judimendiko Auzo Elkartea, Momotxorroak eta Gazteak

Done Jakue hiribidea, Eroskiko errotonda 14:26 Arabako Foru Aldundiko langileak

Andalucia / Galicia 14:29 Esperantza Eskaut taldea

Bascongadas plaza. Opari 14:32 Egibide

Arana / Herrandarrak 14:36 Olabide

Obispo Ballester / Valladolid 14:37 Sirimiri zerbitzu soziokulturalak

Iparralde Gizarte Etxea 14:39 ELA-LAB-HIRU-ESK-STEE-EILAS

Bilbo plaza 14:43 PSE-EE

Artium 14:44 EAJ-PNV

Bake kalea/Olagibel 14:46 EH Bildu

Ortiz de Zarate 22 14:49 Arabako Batzar Nagusiak

Florida/Dato 14:52 Arabako Foru Aldundia

Andra Mari Zuria 14:55 Gasteizko Udala

Kutxi sarrera 14:57 HalaBedi, Alea, Gaztezulo, Geu Elkatea, Hirinet

Kutxi-Garraxi 14:59 Katuak, Ernai

Aldabe gizarte etxea (Los amigos) 15:03 Basatiak blusa eta neska taldea

Coronacion / Julian de Apraiz 15:04 Samaniego LHI eta Los Herran BHI

Gasolindegia / Errege katolikoak 15:06 Ttipi-ttapa elkartea

Arriagako atea 35 (hilerriaren atea) 15:08 Koldo Mitxelena eta Odon de Apraiz

Agirrelanda kaleko errotonda. Hilerriko atea 15:10 Gasteizko suhiltzaileak

Amerika latina errotondaren hasiera 15:14 Umandi ikastola

Euskal Herria/Donostia 15:18 Eusko Jaurlaritza

Welingtongo Dukea (Jaurlaritzaren atzeko sarrera) 15:22 Toki Eder ikastola

Welingtongo Dukea / Antonio Matxado (errotonda) 15:24 San Prudentzio ikastetxea

Welingtongo Dukea/ Andia Mendikatea 15:26 Barrutia ikastola eta Mendebaldea BHI

Welingtongo Dukea/ Landaberde 15:29 Lakuabizkarra BHI-Ibaiondo LHI

Donostia/Catalunya plaza 15:32 Ikasbidea ikastola

Baiona 68 (Caledonia taberna) 15:34 Eusko Jaurlaritzako langileak

Luis Olariaga 7 15:36 Aurrenak Kooperatiba

Luis Olariaga (tranbia gurutzatu baino lehen) 15:39 Aernovako langileak

Arriagako atea/ Zadorraren hiribidea 15:43 Neska eta Blusen elkartea

La Presa 11 15:47 Loramendi Kooperatiba

Maiatzak 1 plaza 15:50 Txagorritxu Ospitaleko langileak

Autopista Gaineko zubia 15:57 Lasterbidean

Eskuinean 1. etxea -tel. Postea 16:03 Arangiz herria

 

 

EGUNEKO EGITARAUA

Egun horretan, Korrika tabernez gain, hiru gune izango dira:

 Andra Mari Zuriaren enparantzandantza plazan (eguraldi txarra eginez gero, Auzolana pilotalekuan)
     13:00etan flamenkoa
     17:00etan dantza afrikarrak
     18:00etan euskal dantzak
 
 Matxete plazan kontzertuak (karpa eta txosna):
     17:00etan LIBE
     19:00etan ESTU & LARRI (ska taldea)
     21:00etan UNSAIN ANAIAK (berbena)
 
 Gaztetxea
     18:30ean BERTSOHOP
     21:00etatik aurrera "Tarantistak martxan" DJak
 
Horrez gain, kale animazioa izango da Alde Zaharrean zehar eta jatekoari dagokionez, Etxauri plazan pintxo bereziak eta faroloian (eguraldi txarra eginez gero, Auzolana pilotalekuan) paella erraldoia egongo da.

 

Informazio gehiago

IKA euskaltegia · Adriano VI, 18 · 01008 Gasteiz · Tel.: 945 154 341