Euskaltegi IKA Gasteiz

Noticias

Taller de baile Lindy hop

Con motivo del 31 aniversario, realizaremos un curso de Lindy hop, al que queremos invitar a todos los alumnos y alumnas.

Es un curso de dos días. Las sesiones tendrán lugar los días 27 de febrero y 5 de marzo en los locales de la academia Jungle Beat, Fermín Lasuen 7, abajo, de 20:00 a 21:30. La danza Lindy hop se realiza por parejas y hay dos roles: conductor (leader) y seguidor (follower). Es mejor que os apuntéis por parejas (independientemente del sexo), si lo hacéis en solitario deberíais elegir un rol y asignaros pareja si alguien se apuntara sin pareja para desempeñar el otro rol.

El precio será de 3 €. Quienes queráis acudir enviad un mensaje a la dirección veintitahamaika@gmail.com, desde donde recibiréis la información para realizar el pago. Fecha límite de inscripción: 21 de febrero.

¡Anímate, lo pasaremos genial!

Leer +

'Araban da, bai, baina...' lehiaketaren bigarren saria

Aurten hogeita hamaikagarren urteurrena ospatuko dugu IKAn eta, hori dela eta, ALEAren irakurle guztiekin partekatu eta guztioi aukera eman nahi izan diogu urtero euskaltegian antolatzen dugun 'Araban da, bai, baina...' lehiaketan parte hartzeko.

Hiru astean behin, Arabako produktuez osatutako kutxa bat zozketatuko da erantzunak asmatzen dituztenen artean eta, horretaz gain, irabazleek Alea taldea osatuko dute abenduaren 19ko Gasteizko euskaltegien arteko finalean.

Bigarren saria Izarrara joan da eta irabazlea Begoña Ganzabal izan da. Arabako produktuez osatutako kutxa bat lortu du.

 

'Araban da, bai, baina...' lehiaketaren bigarren saria Begoña Ganzabalek irabazi du Leer +

"Araban da, bai, baina..."; primer ganador de ALEA

Ya tenemos el ganador de las tres primeras preguntas en el concurso " Álava es, sí, pero..." en el que se está organizando ALEA.
Como sabéis, cada tres semanas se sorteará un regalo entre los que acierten, y, además, los ganadores se formarán el grupo ALEA para participar en la gran final entre euskaltegis de Gasteiz que se celebrará el 19 de diciembre.

Aquí la siguiente tanda de preguntas:

-4. lehiaketa

-5. lehiaketa

-6. lehiaketa

  Leer +

Oihaneder celebra su quinto aniversario

Oihaneder Euskararen etxea celebró su quinto aniversario el pasado viernes, 25 de octubre, en un acto en el palacio Montermoso.

Allí se ensalzó el proyceto que fomenta el ocio y cultura en euskara.

Oihaneder se inauguró el 15 de octubre de 2014. Desde entonces ha organizado más de 300 actividades, y  alrededor de 30.000 peronas se han acercado al palacio Montermoso a disfutar de la programación. 

Info:  alea.eus

 

Leer +

"ARABAN DA, BAI, BAINA..." XX. kultur txapelketa

Hemen dugu berriro "ARABAN BAI, BAINA..." lehiaketa!!

Aurten hogeita hamaikagarren urteurrena ospatuko dugu IKAn; hori dela eta,era berezi batean antolatu dugu oraingoan. Batetik IKAz aparte Gasteizko gainerako euskaltegiek ere parte hartuko dute euren lehiaketa propioak eginez, eta bestetik ALEA aldizkariak ere zabaldu du partehartze librea bere web gunean. Hortaz, aurten lehiaketa hiri osoan zehar zabalduko da!

Betiko moduan, Arabako txokoak izango dituzue ikergai, hainbat argazkiren bidez.
Ez dugu kanporaketarik egingo. Talde guztiak hasi eta bukatu arte jardungo dira. Puntuak jasoko dituzte erantzun egokien truke, eta punturik gehien bildu dituzten taldeak izango dira finalean.
Galderen erantzunak, lehenengo, webgunean eta sare sozialetan (Facebook IKA Gasteiz eta Twitter@IKA_Gasteiz ) zabalduko ditugu, eta hurrengo egunean, euskaltegietan jarriko ditugu.
Honako hau izango da egutegia:

Girotzea: urriaren 21tik 28ra arte. Erantzunak 29an.

1. galdera sorta: azaroaren 4tik 11ra. Erantzunak 12an.
2. galdera sorta: azaroaren 18tik 25era. Erantzunak 26an.
3. galdera sorta: abenduaren 2tik 9ra. Erantzunak 10ean.
Finala: abenduaren 19an egingo dugu, eta bertan Gasteizko euskaltegi bakoitzeko(AEK, HEGOALDE, UDABERRIA...) nahiz ALEAko talde finalistek parte hartuko dute. Zehaztuko ditugu aurrerago tokia eta ordua.

ANIMATU ETA PARTE HARTU!!!

 

Leer +

"ARABAN BAI, BAINA..."

Aurten hogeita hamaikagarren urteurrena ospatuko dugu IKAn; hori dela eta, ALEAren irakurle guztiokin partekatu eta guztioi aukera eman nahi dizuegu urtero euskaltegian antolatzen dugun 'Araban da, bai, baina...' lehiaketan parte hartzeko. Lehiaketa Araban dagoen dorre, haitz, ur-jauzi, eskultura… baten argazkiari buruzko galderari erantzutean datza. Aste honetan, errota hau non dagoen asmatzeko eskatuko dizugu. Erakuts ezazue zer ongi ezagutzen duzuen Araba!

Hiru astean behin opari bat zozketatu dugu asmatzen duzuenon artean, eta, horretaz gain, irabazleok Alea taldea osatuko duzue abenduaren 19an egingo dugun Gasteizko euskaltegien arteko finalean.

 

Leer +

El semanal Alea entrevista a IKA con motivo del 30 aniversario del euskaltegi

En el número de esta semana de Alea podemos encontrar una entrevista a IKA Gasteiz, con motivo del 30 aniversario. Aquí os dejamos la entrevista completa.

"Hurrengo erronka da etorri berriak gurera erakartzea"

 

Duela 30 urte sortu zen IKA, baina urteurrena datorren urtean ospatzea erabaki dute erakundeko arduradunek.

IKAk 30 urte bete ditu aurten, eta urteurren bitxia ari dira prestatzen. Lanean gogotsu ari badira ere, Iñaki Barona eta Joxemi Reguero IKA zuzendaritza taldeko kideek ohartarazi dute sektorearen baldintzak hobetu beharra daudela irakasleen hurrengo belaunaldia ziurtatzeko.

31. urteurrena? Ez da ohiko zifra...

Joxemi Reguero: Aurten 30 urte bete ditugu, eta jende guztiak zenbaki biribilak ospatu ohi ditu; baina, gure kasuan, konturatu ginen euskarak joko gehiago ematen zuela hogei eta hamaIKAgarrena ospatuta, eta horri ekin diogu. Gainerako euskalgintzarekin elkarlana estutzeko baliatu nahi dugu urteurrena.

Iñaki Barona: Diru askorik ez genuela kontuan izanda, xumea baina polita izan zitekeen zerbait egitea pentsatu genuen. Hori gogoan, gure ohiko jardueretan egiten ditugun ekintza kulturalak hartzea eta horiek euskalgintzarekin batera zabaltzea erabaki dugu. Eta kontrako jarioa hartzea, hau da, euskalgintzatik bertatik proposatzen dituzten ekintzak gurean txertatzea.

Gasteizi dagokionez, zer ekintza zehatz egingo dituzue?

J.R.: Horietako batzuk mintzalagunekin izango dira. Haiek antolatu dituzten hainbat tailer zabalduko ditugu. Momentuz sukaldaritza eta dantza tailerrak egingo ditugu. Dantza tailerra jaialdi batekin amaituko da, ikasitakoa martxan jartzeko. Bestalde, maiatza aldean edo, pintxo pote handi bat antolatzeko asmoa dugu. Oihanederreko lagunekin arituko gara, eta ALEArekin ere lehiaketa bat prestatu dugu: normalean gure euskaltegietan egiten dugu, baina oraingoan ALEAren irakurleen artean ere zabalduko dugu. 

Zein da orain arteko ibilbideaz egiten duzuen balantzea?

J.R.: IKAk Araban egin duen ibilbideaz oso harro gaude. Oro har, euskalgintza osoak ibilbide oparoa egin du, eta emaitzak ikustekoak dira. Azken 30 urteotan Araban 5.000 lagun ibili dira urtero euskalduntzen, eta, horietatik, erdia baino gehiago gurekin ibili da. Gasteizen eta Araban euskarak izan duen gorakada oso handia izan da. Horretan bi faktore daude: eskola eta helduen euskalduntzea. %40 inguru helduen euskalduntzeri dagokio, eta horren ardura handi bat gurea da.

Ibilbide horretan, nolakoa izan da instituzioekiko harremana?

J.R.: Azken urteotan hobetu egin da. Udalarekin harremana gero eta hobea da. Diputazioaren kasuan, azken urteetan planteatu dituzten ikasleentzako diru-laguntzak oso positiboak dira, zeren benetan jotzen baitute doakotasunaren bidera: dirua aurreratu egiten dute. Normalean diru-laguntzak beti a posteriori izan dira. Baina, zenbait kasutan, begi-bistakoa da jendeak hasierako diru hori behar duela euskara ikasten hasteko. HABErekin gauzak hobetu dira, baina haiekin geratzen zaigun tartea oraindik ikaragarria da.

Zer behar du IKAk aurrera jarraitzeko?

I.B.: Euskara ikasle izateko beharrezkoa da goi mailako titulua, eta ezaugarri hori duen jendeak mila aukera hobeagoak ditu euskaltegiko irakaslea izatea baino. Gu oso gustura ibili arren, ordu gehiago sartu behar ditugu, ordutegi aldaketak ditugu eta gure soldata irakaskuntza pribatuan dagoenaren %50 da. Gu adinean aurrera goaz, eta hemendik hamar urtera askok lana utzi beharko dugu. Gauzak horrela, ordezkoak erakartzeko baliabideak jaso eta lan baldintzak hobetu behar ditugu.

Ikasleen profila asko aldatu al da?

I.B.: Azken urte hauetan askoz nabarmenagoa izan da ikasleen helburu instrumentala: titulu bat lortzea, alegia. Eta hori normala da. Beste garai batean titulua ez zen gehienok buruan geneukana. Beste motibazio bat zegoen. Nik neuk euskaltegian ikasi nuen euskara. Baina horrekin ikasi behar da jokatzen.

Tituluaren bila etorri eta euskararekin maitemintzen direnak ere egongo dira, ezta?

I.B.: Asko, bai, eta gainera beraiekin oso emaitza onak izaten ditugu. Badira nahiko modu itxian etortzen direnak, buruan titulua besterik ez daukatenak, baina denborarekin bilakaera itzela ikusten dugu haiengan. Beste mundu bat aurkitzen dute euskara ikastean, batzuetan nahigabe.

Zeintzuk dira etorkizunari begirako erronkak?

J.R.: Hurrengo erronka da etorri berriak gurera erakartzea. Mundu zabaletik etorri zaigun jende hori guztia, hain zuzen. Oso arraroa egiten zaie bertoko hizkuntza ikasteagatik ordaindu behar izatea. Pentsa, gainera, gaztelaniazko eskolak zentimo bat ere ordaindu behar izan gabe jasotzen dituztela. Horregatik, benetako doakotasuna lortzea gako da jende hau euskarara erakartzeko. 

Abierta la matriculación para Mintzalaguna

EMAN IZENA HEMEN (matrikula)

  • Iazko mintzalagun taldean jarraitu nahi baduzu >  zuekin harremanetan jarriko gara taldearen egoera ezagutu eta mintzalagun berriak sartzeko aukera dagoen zehazteko.
  • MINTZALAGUNEAN berria bazara IZENA EMAN behar duzu on-line galdetegia betez edo GEU elkartearen bulegoan (ordutegia 8:30 – 15:00, aldez aurretik abisatu badaezpada)

 

IZENA EMATEKO EPEA: Urriaren 1etik 30era bitartean

URTEKO KUOTA >  20€

Laboral Kutxako k/k (GEU elkartea – Mintzalaguna)

ES06 3035 0080 90 0800061384   > Mesedez, ez ahaztu kontzeptuan zure izen-abizenak zehaztea eta ordainagiriaren kopia bat bidaltzea (Whatsapp-ez: 640574996 edo info@gasteizkomintzalaguna.eus helbidera. Taldekatua izateko ezinbestekoa izango da urteko kuota ordainduta izatea.

Izen-emate fitxak jaso bezain laster hasiko gara ikasturte berri honetarako taldeak sortzen. Banan banan izena eman duzuen guztiekin harremanetan jarriko gara talde proposamena egiteko eta lehenengo bilera adosteko.

 

ZER DA MINTZALAGUNA?

Mintzapraktika egitasmoek euskaraz aritzeko ohiturarik ez duten lagunak ohitura dutenekin elkartzen dituzte, erabileran eragiteko eta hizketarako konfiantza eta gune berriak eskaintzeko. Mintzalagun bihurtzeko arrazoiak asko izan daitezke: ahaztutako hizkuntza freskatzeko, jende berria ezagutzeko, beste batzuei hori guztia egiten laguntzeko… Baina denek dute zerbait amankomunean: aisialdiaz euskaraz gozatzeko eta, arian-arian, lagun giro euskalduna sortzeko asmoa. Urteetako esperientziak erakutsi du askok egunerokotasunean euskaraz bizitzeko saltoa eman dutela, bidelagun izan dituzten mintzalagunei esker.

Bospasei laguneko taldeak izaten dira mintzalagunak: batzuk beren hizkuntza gaitasuna hobetzen dute, hizketarako lotsa galtzen dute eta konturatzerako euskaraz aritzen dira berbetan. Besteek, berriz, inguruko euskaldunei euskaraz bizitzen lagunduz euskarari ekarpena egiten diote.

Parte hartzeko baldintza bakarrak dira euskaraz komunikatzeko gai izatea eta astean ordubetez elkartzeko konpromisoa hartzea. Izena emateko informazioa www.gasteizkomintzalaguna.eus atarian dago eskura. Era berean, 640574996 telefonoan whatsapp zerbitzuaren bitartez informazioa eman edota zalantzak argitzeko aukera dago. Leer +

Subvenciones a alumnado de euskaltegis. Convocatoria de 2019

Se ha publicado la RESOLUCIÓN de 28 de agosto de 2019, del Director General de HABE, por la que se regulan las condiciones y el procedimiento para la concesión de las ayudas a los alumnos y alumnas que hayan superado durante el curso 2018/2019 las pruebas de acreditación de niveles de euskera de HABE o de otros equivalentes, y se realiza la convocatoria correspondiente.

Información detallada sobre esta convocatoria de subvenciones, en esta dirección.

HABE Leer +

IKA de Rioja Alavesa organiza reuniones para la matriculación

arabar errioxa IKA bilaketarekin bat datozen irudiakIKA de Rioja Alavesa ha abierto la matriculación para este curdo, y con el fin de dar a conocer la información de la mejor manera posible y resolver todas las dudas de los y las alumnas, han organizado diferentes reuniones en los pueblos. En esas reuniones se examinan diferentes puntos: cuántos alumnos posibles hay, qué nivel debría hacer cada uno,o  cual sería el horario más adecuado. La última semana de septiembre, acabada la matriculación, el euskaltegi llamará a todos los alumnos uno por uno para decir en qué  pueblo y horario se han formado grupos por cada nivel. Noticia completa: alea.eus Leer +

"Aprendiendo euskera vas a poder más"

Junto a representantes institucionales y del mundo de los euskaltegis, en la rueda de prensa ha tomado la palabra la alumna Joyse Vitorino de Medeiros.Bajo el lema ‘Aprendiendo euskera vas a poder más’, se alargará hasta el 27 de septiembre con el objetivo de atraer a miles de ciudadanos a los 103 euskaltegis de la Comunidad Autónoma Vasca. Si se repiten los datos de matriculación de años anteriores, cerca de 35.000 alumnos/as iniciarán el reto de aprender euskera o mejorar su capacidad en esta lengua. En el curso 2019-2020, además, las y los estudiantes dispondrán de más subvenciones para afrontar los gastos de matrícula: el presupuesto destinado a las ayudas para alumnos/as se ha incrementado un 37% este año (el pasado año aumentó un 44%). El objetivo es que, valiéndose de las subvenciones de las distintas instituciones, para el curso 2020-2021 la enseñanza del euskera sea gratuita hasta el nivel B2.

Noticia completa(euskadi.eus) Leer +

GLOTODIDAKTIKA: curso para ser profero/a de euskara

Irailean, gurean aritu nahi dutenei zuzendutako glotodidaktika ikastaroa eskainiko dugu, guk bultzatutako metodologia eta izandako ibilbidea azaltzeko. Ikastaro horren bitartez, irakasle berriak lanaren kalitatea eta emaitzak ziurtatuko dituzten gutxieneko konpetentziak bereganatuko ditu. Era berean, euskaltegietan edo irakas-jardueretan lan egiteko ahalik eta mendekotasun gutxien eta segurtasun gehien emango dion prestakuntza jasoko du.

 

Metodologia

Ikastaroaren programaren ardatza irakaslegaiek egin beharreko lanak izango dira. Lan hauen azken helburua praktiketan garatu beharreko jarduera izango da besteak beste, eta honetarako jarraitu beharreko progresioa.

Amaieran 50 orduko ikastaroan esku-hartu delako agiria emango da. Agiria jasoko bada, asistentziak % 80koa izan behar du, gutxienez.

Ikastaroak bi atal izango ditu: teorikoa bata ( bost egun) eta praktikoa bestea (bost egun).

           

Bete beharreko baldintzak

Ikastaroan parte hartzeko ezinbesteko baldintza da C1, EGA, C2 edo baliokidea, eta lizentziatura, gradua, edo hiru urteko diplomatura izatea. Titulazio hori guztia matrikula egitean ekarri behar da euskaltegira; aipatutakoa jaso ezean, ezingo da matrikularik egin.

 

Programa

Osorik ikusteko klikatu gainean :

Matrikula epea zabalik, uztailaren 24ra arte

Prezioa: 300 euro

"Muga deitzen da pausoa" de Maider Oleaga en Oihaneder

Este miércoles 19, a las 19:00 en Oihaneder, la directora de cine gasteiztarra Maider Oleaga nos presentará su recién estrenado documental Muga deitzen da pausoa.

En 2011 Maider se trasladó al segundo piso del número 26 de la Calle Fermín Calbetón en San Sebastián, donde Elbira Zipitria abrió la primera escuela vasca clandestina en pleno franquismo. Política, oradora, profesora y fogosa defensora del euskera fue polémica y querida por partes iguales. Una mujer cuya historia merece la pena ser contada.

Leer +

Cursos de verano de la UPV:"Ikas-ziberkomunitateak eta irakasleen prestakuntza"

Cursos de Verano UPV/EHU logo

Ya se puede apuntar en los cursos que la UPV organiza todos los año(programa). Del 4 al 5 de julio se impartirá uno dirigido tanto a profesores como al público en general: "Ikas-ziberkomunitateak eta irakasleen prestakuntza". Hay que mencionar que si de apuntarse antes del 31 de mayo  la matrícula será reducida.

Las tecnologías están transformado nuestro modo de vida y una buena forma de responder a esa realidad es la actitud y compromiso ligado al aprendizaje a lo largo de toda la vida —aprendizaje continuo—. Asimismo, las nuevas tecnologías han facilitado enormemente el modo de contactar con personas que comparten intereses similares. Así las cosas, si bien siempre hemos aprendido con los demás y de los demás, las nuevas tecnologías e Internet han multiplicado esos canales. Por otro lado, aunque comunidad es un término bien valorado en general, hay quien cuestiona esa visión. Además, las tecnologías también conllevan límites y riesgos. 

Sea como fuere, es indudable la contribución de las comunidades —y, más concretamente, las cibercomunidades de aprendizaje— al desarrollo profesional, a la formación y al aprendizaje a lo largo de toda la vida. Este taller está dirigido a la reflexión sobre las cibercomunidades de aprendizaje, como modo de aprender juntos y unos de otros, y a la toma de decisiones. 

Objetivos

Fomentar la reflexión sobre la posibilidad de crear y desarrollar cibercomunidades de aprendizaje de cara al desarrollo profesional de los y las participantes. 

Desarrollar y mejorar las competencias digitales de los y las participantes.

Público objetivo al que está dirigida la actividad

  • Profesorado
  • Público en general

PARA MATRICULARSE, AQUÍ.

Colaboradores

  • HABE

Abierto el plazo de matriculación para los cursos de verano

Ya tenemos el verano llamando a las puertas, y con él también los cursos de verano del euskaltegi. Desde el 7 de mayo podéis apuntaros en los cursos que hemos organizado; tanto en los que se ofertan en Gasteiz(junio, julio, agosto y septiempre), como en los barnetegis de Lesaka(julio, agosto y septiembre).

Aquí la información sobre toda la oferta. Para matricularse on line HAZ CLIC AQUÍ.

Leer +

XIII. Euskarbel txapelketa

XIII. EUSKARBEL TXAPELKETA

Aurten, 4 talde txapeldun izango dira:

  • bat A1 eta A2 mailan (A2-1 / A2-2)
  • bat B1 mailan (B1-1 / B1-2)
  • bat B2 mailan (B2-1 / B2-2)
  • bat C1 mailan (C1-1 / C1-2 / C2)

 

Kanporaketak ere, noski, mailaka antolatutako dira eta, ahal izanez gero, izena eman duten taldeen ordutegiaren eta euskaltegiaren arabera.

Talde bakoitzeko jokalari-bikote bakar batek jokatuko du, baina beren ikaskideek lagundu ahal izango diete jokaldiak pentsatzen.

Hiztegia eta irakasleak erabiltzea, jakina, debekatuta.

TALDEEK IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA

Apirilaren 16an,  asteartea.

 

KANPORAKETAK

1.a maiatzaren 8an

2.a maiatzaren 15ean

 

FINALA

Maiatzaren 22an, (asteazkena) Gasteiz euskaltegian, arratsaldeko 7:30ean. Azken partidak hasi baino lehen, askari goxoa izango dugu indarberritzeko. Jakin dezatela parte hartzaileek finalaren eguna eta ordua ez direla inondik ere aldatuko.

Bertaratuko diren irakasleek lagundu beharko digute epaile lanetan, komisio-kideok ez gara eta dena egitera iristen

SARIAK

Maila bakoitzeko talde irabazleak DIPLOMA eder bat izango du, eta, horretaz gain, TXEKE bat nahi duen modu ludiko-gastronomikoan gastatzeko. 

Anima zaitezte, bada, eta eman izena txapelketa honetan. Horretarako ikasleen “txokoan” taula bat jarri dugu. Leer +

"ARABAN DA, BAI, BAINA..." XIX. kultur txapelketa

Hemen dugu berriro "ARABAN BAI, BAINA..." lehiaketa!!

  • Arabako txokoak izango dituzue ikergai, hainbat argazkiren bidez.
  • Galdera sortak ostiraletan jasoko dituzte eta erantzunak hurrengo ostiralerako utzi behar dituzte bulegoetan.
  • Ez dugu kanporaketarik egingo. Talde guztiak hasi eta bukatu arte  jardungo dira. Puntuak jasoko dituzte erantzun egokien truke, eta punturik gehien bildu dituzten taldeak izango dira finalean.
  • Galderen erantzunak, lehenengo, webgunean eta sare sozialetan (Facebook IKA Gasteiz eta Twitter@IKA_Gasteiz ) zabalduko ditugu, eta hurrengo egunean, euskaltegietan jarriko ditugu.
  • Saria 8 € ikasleko

Honako hau izango  da egutegia:

Antolatzaileok eskumen osoa dugu beharrezko aldaketak egiteko.

ANIMATU ETA PARTE HARTU!!!

  Leer +

Ha comenzado la 21 edición Korrika

<b>Zubia.</b> Sinbolo bat da Garesko zubia, baita Korrikan ere. Handik igaro zen atzo, abiatu eta berehala. ©IDOIA ZABALETA / FOKU

 

Ha comenzado la 21 edición de Korrika, desde Gares. Después de recorrer 2.560 kilómetros por toda Euskal Herria, la famosa carrera a favor del euskara terminará el 14 de abril, en Gasteiz. Estos primeros días atravesará eñ resto de provincias: Navarra, Iparrralde y Gipuzkoa. Y el día 9 entrará en Araba.

En Gares se ha pedido un cambio a la ciudadanía conforme al uso del euskara, pero también han reivindicado una "política nueva".

  Leer +

IKA euskaltegia · Adriano VI, 18 · 01008 Gasteiz · Tel.: 945 154 341