Ohiko aurrez aurreko ikastaroak ez ezik, taldeka ematen direnak, IKA Gasteizen autoikaskuntza ikastaroak ere eskaintzen ditugu maila guztietan. B2tik C2ra bitartekoetan, ikastaro interaktibo berriak sortu ditugu gure material propioa oinarri, Moodle plataformaren bitartez. A1, A2 eta B1 mailetakoak, berriz, BOGA plataformaren bidez eskaintzen dira.

Ikastaro hauetan, ikaslea bakarka arituko da oso modu intuitibo eta dinamikoan, betiere tutore baten jarraipena izanik. Bakarkako orduak mintza-praktika saioz eta tutoretzaz osatzen dira. Informazio gehiago hemen.

Gure autoikaskuntza ikastaroak 190 ordukoak dira, urritik ekainera. Matrikulaldia ikastaroa hasi baino hilabete lehentxeago abiatu ohi da. Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan gure bulegoekin.

Egin klik esteka honetan, eta izango duzu aukera gonbidatu gisa sartu eta gure aplikazioa probatzeko:

moodle.ika.eus